XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Horra zergatik giristino egiazkoek maite izatu duten debozione hau.
San Gregorioren meza horietaz mintzo delarik, Aita-Saindu Benoat hamahirur-garrenak dio, orduan oraino Benediktanoen Abade zen Gregorio sainduak ardietsi ziotela holako indar handia bere othoitz khartsuez.
Huna oraino Indulsentzien Kongregazioneko Aitek zer erran duten hogoi'ta hamar meza hautaz; 1882an martchoaren hamabortzean egin zuten biltzarrean: Jendeak buruan hartua du san Gregorio'ren hogoi eta hamar meza horiek indar handia dutela arimen purgatorioetarik atherarazteko.
Eta-bada sinheste hori ona da, gauzari dohakon bezalakoa: hori da Elizak onhesten duen debozione bat.
Meza horiek san Gregorio'renak deitzen badituzte ere, eztu horrek erran nahi saindu harren ohoretan eman behar direla; ezta ere galdetua aphez berak eman detzaan.